943 42 13 88 / 943 05 06 38 info@marinela-igeldo.com

Gure bezeroen zalantzei erantzuten

 

Ze ordutegi daukA jatetxeak?

Matxoan, apirilean, maiatzan, ekainan, irailan eta urrian 12.00 ireki eta 15.45etan ixten du, eta gauez 19.00etatik 22.30etara gutxi gorabehera, eguraldiaren menpe bait gaude.

Beti gomendatzen dugu gauean etorri baino lehen deitzea zabalik dagoela ziurtatzeko. Uztaila eta abuztuan sukaldea zabalik dago 12.00etatik 23.00etara etengabe.

Berogailuak dituzue?

Ez, tamalez araudiak ez digu baimentzen berogailurik edukitzea gure terrazan.

Ze ordainketa era dira onartuak?

VISA/MASTERCARD/MAESTRO txartelak eta eskudirutan. Ez dira banku-txekeak ezta gourmet txekeak edo vacancesak onartzen.

Karta beste hizkuntzetan baduzue?

Bai, karta gazteleraz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanieraz eta italieraz dago idatzita.

Begetariano/beganoentzako aukerarik badago?

Kartan baditugu, behar izanez gero, egoerara moldatu daitezkeen entsaladak.

Haragi aukerarik badago kartan?

Bai.

Kanpotik ekarritako janari edo edaririk onartzen da?

Umeentzako janaria eta salbuespenak bakarrik.

Alergenoentzako karta baduzue?

Gure kartak plateren osaera eta alergia posibleak adierazten ditu. Zerbitzariari esatea gomendatzen dugu arazorik ez dagoela ziurtatzeko.

Haurrentzako menua baduzue?

Bai, haurrentzako menu bat daukagu, legatza plantxan, patata frijituak eta txibiekin, edari bat eta etxeko jogurt naturala barne.

Haurrentzako menua 14 urteko haurrentzat bakarrik zerbitzatuko da.

Taldeak onartzen dituzue?

Bai, lagunekin etorri nahi baduzue, ekitaldiren bat ospatu, jarri gurekin harremanetan. Emailez: info@marinela-igeldo.com  edo telefonoz: 943 42 13 88 / 943 05 06 38

Tronak badituzue?

Bai, umetxoentzako trona eta kuxin kopuru mugatu bat dugu.

Haurrak aldatzekoak badituzue?

Ez

Mikrouhina baduzue?

Bai, umearen janaria berotuko dizugu nahi izanez gero, arazorik gabe.

Ezinduentzako sarbiderik baduzue?

Terraza bat izanik ez dago oztoporik gurpil-aulkian sartzeko. Egoerarako hobeto kokatuta dauden mahaiak daude terrazan. Ostera, tamalez, gure komunak ez daude prestatuak.

Ibilgailu pribatuan sartu daiteke?

Ez, jatetxea kaiko pasealekuan dago, oinezkoentzako eremuan, eta bertara baimendutako ibilgailuek eta zerbitzu publikoak bakarrik sar daitezke.

Taxia bai bertaratu daitekeela.

Non aparkatu dezaket kotxea?

Parkin desberdinak dituzu inguruan (Boulevard, Alderdi Eder, Okendo eta San Martin)

Bananduta ordain daiteke?

Lehenagotik esanda.

Maskotak onartzen dituzue?

Bai.

WIFIa baduzue?

Ez.

Mugikorra kargatu daiteke?

Jatetxe barruan ezin da kargatu baino kanpoko entxufeak erabil ditzakezu libre badaude eta eskura badituzu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies